Emilia Nogales pintorearen koadroak ikusgai Lobianon

13.09.11
Kultura eta Gazteria

Emilia Nogales pintorearen erakusketa ireki zen atzo Lobiano Kultur Gunean. Elgoibartarrak eginiko lanen erakusketa zentroren behe solairuko bi aretoetan jarrita dago. Bilduma berrogeitik gora koadrok osatzen dute, bertan izango direlarik hileko 25. egunera arte. Erakusketa arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean bisitatu daiteke egunero, eta larunbat, igande eta jai egunetan baita ere eguerdiko 12etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. Sarrera doan da.

Emiliak hamarkada bat darama pintatzen. Denbora horretan bere pintatzeko modua garatu egin du. Erakusketan paisaia zoragarriak eta errealitateko irudiak ikusiko ditugu. Hainbat teknika uztartzen ditu, esaterako, collagea, akuarela, oleoa eta azken boladan, akrilikoa. Bere margoetan bizikletak, arropa, oihalak edo loreak ikusiko ditugu nahasturik eta, zenbaitetan hizkiak aldrebes idatzita dituzten esaldiak idatzita. Emilia bere kabuz pintatzen ikasi duen artista da, Bartzelonan modaren eta arropen diseinua eta patroiak egiten ikasi zuen, horretan marrazten jakitea oso lagungarria delarik. Bide horretan barrera, pintatzen hasi zen, oso gogokoa baitu.

Lotutako albisteak

Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak