Ia mila pertsonek kontsultatu dute hautesle-errolda jendaurrera egon den egunetan

14.10.11
Erakundea

Bederatziehun pertsona baino gehiagok webgune korporatibo hau eta Internet erabili dute Hautesleen Erroldan inskribaturik dauden edo ez kontsultatzeko. Hautesle-errolda hori oinarri hartuko da datozen azaroko hauteskunde orokorretan. Guztira 946 pertsona izan dira erroldan beren inskripzioa eta datuak dauden edo ez, eta ea zuzenak diren, kontsultatu dutenak. Horietatik, 942 pertsonek internet erabili dute, kontsulta elektronikoki bideratuz. Beste 4 pertsona Abiapuntu bulegora etorri dira kontsulta egitera eta telefonoz ez du inor deitu eta kontsultatu. Hautesle-errolda urriaren 3tik 10era bitarteko zortzi egunetan egon da ikusgai jarrita.



  • Hautesle-errolda kontsultatzeko grafika

Astelehenean itxi zen hautesle-erolda kontsultatzeko eta, bere kasuan, zuzenketak eskatzeko epea. Oraingo honetan errolda hori webgune korporatiboaren bidez kontsultatu ahal izan da (http://www.ermua.es/pags/ayuntamiento/eu_consulta_censo.asp). Horretarako nahikoa zen pertsonaren izen-abizenak eta NANaren zenbakia sartzea. Aplikatibo informatikoak Biztanle Erroldako eta Hautesle-erroldako datuan gurutzatu eta erantzuna ematen zizkigun, aitaren batean. Eta inskribaturik egon, genituen datuak eta bozkatzeko zein izango den gure hauteskunde kolegioa ere adierazten zigun.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26