A-25 eguneko aldarrikapenari dedikaturiko irakurketa gida
Emakumearenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna gain-gainean dugula-eta, udal liburutegiak eta Emakumearen Topaguneak elkarlanean, Genero biolentziaren eta bereziki emakumeenganako indarkeriaren kontra egiteko materiala biltzen duen irakurketa gida prestatu dute. Gida hau herrian emakumeenganako biolentzia ezabatzeko egunotan gauzatuko diren jardueren barne kokatzen da. Agiria alor biek duten mikrositean zintzilikatuko da, Berdintasunekoak jada eskaintzen dute eta udal liburutegikoak laster izango da.
Gidak gaiaren inguruko hainbat material biltzen ditu: araudia, baliabideen gida, literatura, laguntza gidak, web-guneen helbideak, gaia jorratzen duten musika abesti eta filmak, eta beste abar luze bat. Gidaren osagarri hainbat materialarekin erakusketa jarriko da zerbitzuan bertan. Gidak, jada banatzen hasita daude eta, baita, leihoetan bihar jartzeko puntu moredun kartelak ere.
Materialaren erakusketa azaroaren 28ra bitartean mantenduko da.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko