'El silecio del agua' filmaren proiekzioa
Asteko zineklubean, Sabiha Samur pakistandar zuzendariaren “El silencio del agua” filma) ikusi ahal izango dugu, Antzokian arratsaldeko . Pakistanek, Frantziak eta Alemaniak produzitutako filma honek Locarnoko Zinemaldian (Suiza) bost sari eskuratu zituen.
Pelikula honek istorio berezi baten bitartez 1947. urtean India eta Pakistan banandu zirenean emakume askok jasandako drama irudikatzen du. Orain arte kritika sozialeko dokumentalak produzitu dituen Sabiha Sumar pakistandarraren fikziozko lehenengo luze-metrajea da hau.
Erakusketa hau Munduko Paisaiak kanpainaren barne dago. Urteroko kanpaina hau Udal Liburutegiak Eusko Jaurlaritzako Liburu eta Liburutegi Zerbitzuaren laguntzaz antolatzen du gure herrian elkar bizi diren kulturak beren alderdi kultural, sozial eta geografikoen bitartez ezagutzera emateko helburuarekin. Aurtengo ekimenak burutzeko Ermuan bizi diren hainbat pakistandarren laguntza izango du Liburutegiak.
Filmari buruzko informazio gehiago.
Lotutako albisteak
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte