‘Ocasiones especiales’ tituluko komedia, Ermua Antzokian ikusgai

01.12.11
Ermua Antzokia

‘Txalo’ produkzioak, ‘Ocasiones especiales’ antzezlana dakar bihar gauean Ermua Antzokira. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerek hamabi euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, edo telefonoaren bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda. Lana Bernard Sladek idatzitako komedia da. Hori oinarri harturik, Juan Carlos Rubiok moldatu eta egokitu duelarik. Rubiok berak zuzentzen du antzezpena. Antzezleen artean, aktore ospetsu bi ditugu Kiti Manver eta Jorge Roelas, hain zuzen ere.

Sinopsia: amodiotik adiskidetasunera dagoen pausu bakarra dibortzioa da

Lola eta Victor dibortziatu egin dira. Ezkontza luze eta zoriontsu bat (hiru seme-alaba eder izateraino), alferrik galduta. Zein bere aldetik… Baina, banatu arren, bien bideak behin eta berriz gurutzatuko dira hurrengo hamar urteetan, abagune berezi batzuetan, eta beti izango dute gogo ezkutu bat lasterregi hondatutako harremanetan hautsitako puskak konpontzeko. Hala ere, nola bereizi maitasuna eta adiskidantza?

Victorrek momentu batean horrela laburtzen du “Zein erraza den lagun bati maite zaitut esatea, ezta? Baina maitaleari esaten diozunean, hark berehala galdetzen dizu:Zenbat maite nauzu?; Betirako maiteko nauzu?, etab… Baina lagun bati esatea erraza da. Ulertzeko askoz ere errazagoa da. Adjektibo eta galdera gehiagorik gabe...”

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean
Imagen
03.03.26
Dokumental bi, thrillerra eta animazioa proiektatuko ditu Ermua Antzokiak aste honetan

Filmak ondorengoak dira: ‘Llámame sinsorga’ , ‘Flores para Antonio', ‘Ruta de escape' eta ‘Evolution'