Udalbatzak asteazkenean 2011ko azken Osoko Bilkura egingo du

19.12.11
Erakundea

Udalbatzarra aurtengo azken Osoko Bilkurara bilduko da asteazken goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta hamaiketarako deituta dago lehen deialdian. Eguneko gai-zerrenda zazpi puntuk osatzen dute. Lehenengoan, aurreko bileretako aktak onartuko dira. Bigarren eta hirugarrenean kredituak gehitzeko udal aurrekontua aldatuz alkateak luzaturiko bi dekreturen berri emango da. Laugarrenean, udalaren eta Berrikuntza Soziosanitariorako Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmena onetsiko da.

Bosgarren puntuan, Abeletxen zuzkidurazko bizitokiak eraikitzearen ondorioz suertatutako orube-lur-zatiaren jabetza publikoa desafektatzeko espedienteari hasiera emateko. Seigarrenean, Bildu alderdiak Osoko bilkuren ordutegia arratsaldetara pasatzeko eskatu duen mozioa hizpide izango da. Eta azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26