Goizak xakean, liburutegian
Hileko lehen larunbatero egin legez, Ermuarrak xake taldeko kide bi liburutegian izango dira bihar bazkideekin jokatzeko, horien zalantzak argitzeko eta, batez ere, arauen, partida hasteko edo bukatzeko moduen, taktika, estrategia eta abarren inguruan aholkuak emateko.
Xake zaleei edo ikasi nahi dutenei horretan jarduteko espazio berria eskaini nahi zaie. Proposamen irekia da adin guztietakoentzat, haur, gazte nahiz helduek parte hartu dezaketelarik. Batzuk jokoan aritzearekin nahiko izango dute eta beste hainbatek begiraleen aholkuak nahiago izango dituzte.
Ermuarrak Xake taldeak beharrezko materiala jartzeaz arduratuko da eta udal liburutegia, joko edo kirol honen inguruko liburu sorta bildu eta eskainiko du, aretoan bertan kontsultatu edo etxera eraman ahal izango direnak.
Xakean jarduteko biharkoa saio, eguerdiko 12:30etatik ordu 2etara bitartean egingo da. Nahi duen guztiak parte har dezake, baldintza bakarra figurak mugitzen jakitea da.
Lotutako albisteak
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte