Liburutegiak USB memoriak salduko erabiltzaileei
Ermuko udal Liburutegiak hala nahi duten pertsonei USB memoriak edo pendriveak salduko dizkie 10 €ko prezioan. Zerbitzu hau, inprimatze eta fotokopiak egitearen kasuetan bezala, ordaindu behar diren bakarrak dira, gainontzeko zerbitzuak doakoak dira-eta.
Erabiltzaileen beharrak aldatzen doaz eta horiekin batera liburutegiaren zerbitzuak baita ere. “Duela urte batzuk disketeak saltzen genituen, gero cd-ak eta orain, informazioa gorde eta hori eraman nahi dutenean memoria edo pendrivea eskatzen dute. Horregatik Liburutegiak gailuak eskaintzea erabaki du”, liburutegiko langileek adierazi digutenez. Salgai dagoen gailuak 2 Gbeko edukiera du eta zerbitzuaren logoa serigrafian darama.
31. Ordenantzak Udal Liburutegiko hainbat zerbitzu kobratzeko Prezio Publikoa arautzen du. Aipatutako ordenantza urtero berraztertzen da eta urtearen hasierarekin batera indarrean sartzen da. Nahi izanez gero, kontsultatu Ordenantza.
Lotutako albisteak
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz