Ekintzaileentzako egitarau pilotua martxan jarri du Toki Garapena alorrak Mondragon Unibertsitaterekin elkarlanean
Toki Garapen alorra medio dela, gure udala ekintzaileen jarduerak bultzatzeko lanean dihardu azken urteetan, ekintzailetza garapen ekonomikoaren gako eta oinarri delakoan, bere bizitzako ziklo bete dituztenak ordezkatzeko berriak eratu behar direlako. Enpresei laguntza emateko jarduera hori are garrantzitsuago bihurtzen da , gaur egun bizi dugun krisialdi bezalako garaian. Horiek horrela, gure udalak dedikazioa areagotu egiten du hala tokiko enpresa ehunari laguntzeko ahalegin eta baliabideak, enpresek lehiakortasunari eutsi diezaioten testuinguru ekonomiko sail honetan, nola lanpostu berriak sortzea eta toki-ekonomia dibertsifikatzea ahalbidetuko dituzten enpresa berriak bultzatzera.
Asmo horiekin urtero enpresa proiektuen ‘Juan Torres’ lehiaketa deitzen du, autoenplegurako sentiberatasun eta aholkularitza jarduera hainbat gauzatuz. Oraingo honetan alorrak, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean, ekintzaile izan daitezkeenei laguntzeko eta trebatzeko programa martxan jarri du, LEINN metodologian oinarriturikoa: Mondragon Unibertsitatearen lidergo Ekintzaile eta Berrikuntzan gradua. Espainian Ekintzaileen eta Berrikuntzaren alorrean Espainian dagoen lehenengo titulua, eta bakarra.
Egitaraua, LEINN gradu eta ikaskuntza metodo bezala, Finlandiako esperientzietan oinarrituta dago, eta talde lana, egitea ikastea eta team cooperativen sorrera uztartzen ditu. LEINN Gradua ezagutzak eta edukiak barneratzean baino gehiago, trebetasun eta konpentetzien garapenean oinarritzen da. Programak ekintzailetzari zuzendutako berariazko trebakuntza tailerrak eskainiko ditu (marketinga; negozio ereduen garapena eta Pitching; Fesign Thinking; finantzatk; aplikazio informatikoak, sare sozialak, eta abar…) eta, aldi berean, enpresa proiektu berrien garpena bultzatuko, coachingeko teilerren bidez.
Egitaraua martxoan hasiko da eta horrek 9 hilabeteko iraupena du, bere egoitza Izarra enpresa eraikin berria izango delarik, bertan coaching-neko tailerrak emango dira arratsaldeetan. Lan-plangintzak izena ematen dutenen parte hartze aktiboa eskatzen du, kooperazio oinarri izanik beren proiektua bultzatu beharko baitute. Udalak proiektu horiei laguntzeko xedez, eraikina bera eta barneko areto eta azpiegiturak (mahai eta aulkiak, internet, bilera gelak, eta abar…) utziko ditu ekintzaileen eskura.
Egitaraua 15 ikasleko taldearentzat diseinaturik dago, Izena eman nahi dutenek langabezian egon beharko dira eta,gutxienez, gradu ertaineko ikasketak eduki beharko dituzte.
Argibide gehiagorako edo gauzatuko den hautatze-prozesuan izena emateko, idatzi e-posta dl@udalermua.net postontzira, izen-abizenak eta NANaren zenbakia jarriz. Toki-Garapen alorrak Torreta etxean duen bulegoan bertaratu edo bertako 943 179251 telefono zenbakira ere idatzi dezakezu.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren