Jazz eta blues musika saio ona Lobianon, The California Honeydrops taldearekin

16.03.12
Kultura eta Gazteria

Bizkaiko Blues eta Jazz Zirkuituak The California Honeydrops taldearen emanaldia dakar Ermura. Ikuskizuna Lobiano Kultur Gunean egingo da bihar larunbatean, iluntzeko zortzietatik aurrera. Sarrerak 8 euro balio du eta udal kultura saileko bulegoetan eros daiteke gaur arratsaldeko 3ak arte edo, osterantzean, emanaldiaren egunean bertan sarreran.

Taldeko boskoteak musikari beltzen gisa jo eta kantatzen dute, arraza zurikoak izan arren. Errepertorio zabala dute. Alaiak, solteak eta ausartak dira. Asteazkenean Basaurin jo zuten, atzo Zornotzan, gaur Leioan izango dira eta bihar Ermura etorriko musika jo eta kantatzera. Espeinian zehar bira egiten ari dira, non hamabi emanaldi eskainiko dituzte.

Oakland (Kalifornia) herriko bandak musika amerikarraren sustraietan sakontzen du blues, gospel, second line New Orleans Jazz eta rhythm&blues-eko tradizio eta joerak barneratuz. 2007ko azaroan sortua, The California Honeydrops azkar eman izan da ezagutzera EEBBetako mendebaldeko kostaldeko blues berriaren zirkuituan eta taldeak berehala hartu zuen San Frantziskoko Badiako blues banda onenaren ospea.

Soul Tub! izeneko lehen albumaren aurkezpen bira amaitu ostean EEBBetan, Europara abiatu ziren lan berria aurkezteko Spreadin´ Honey. The California Honeydrops-en lehen biraren ostean, Ermura datoz New Orleanseko kaleetako musika paregabearen erritmo eta alaitasunaz.

Lotutako albisteak

Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak