El Retrete de Dorian Gray taldeak ‘Rúa Aire’ haurrentzako ikuskizunaz dator Antzokira

23.03.12
Kultura eta Gazteria

El Retrete de Dorian Gray taldeak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar larunbat arratsaldean Ermua Antzokian. El Retrete de Dorian Grayk “Rúa Aire” izeneko ikuskizuna dakar. Obra Jordi Farrek zuzentzen du. Antzezleak: Marcos PTT Carballido eta Ezra Moreno dira. Ikuskizuna arratsaldeko bostetan hasiko da eta berrogeita hamar minutu iraungo du. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko programazioaren barne txertatzen da. Sarrerak 4 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 4 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat.

Sinopsia

Globoak egiteko makina zahar bat, globo sorta bat bizitzeko gogoarekin, ideia finkoak dituzten artazi maltzur batzuk, atea jotzen duen haizea, ahaztutako globoen zabortegia…ametsen baliabideetatik bidai bat. El Retrete de Dorian Gray-k antzerki bisualaren lurralde lausoak esploratzen ditu, teatro fisikoa eta objektuen manipulazioa. Ikuslegoarekiko hurbiltasuna lortzeko formatuak ikertzen dituzte, horrela ikusmen eta entzumen estimuluak baino zerbait gehiago eskaintzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin