Izarra Centre eraikinean 60 alokatzeko aparkalekuak eskainiko dira

04.04.12
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udalak, Promosa Sozietate Publikoaren bidez, Izarra Centre eraikinan 60 aparkaleku alokatzeko denboraldi batez eskainiko ditu.

Hemendik gutxira, interesatuta dagoen jendearentzat izena emateko epea irekiko da. 60 pertsona baino gehiago egonez gero, aparkalekuak izena emandako pertsonen artean zozketatuko dira. Udalak sustatutako promozio desberdinetako emakida administratibopean aparkaleku plaza bat eskatu eta erreserban daudenek Izarra Centre eraikinan plaza bat hartuz gero, aurretik egindako eskabidearen erreserba ere mantenduko dute.

Izarra Centre eraikinean aparkalekua eduki nahi dutenek aipatutako baldintzekin harremanetan jarri ahal dute Isabelarekin 943179151 telefonoan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik