Seafoid taldeak 'Thoughts' diskoa aurkeztuko du Antzokian

27.04.12
Ermua Antzokia

Seafoid musika taldeak kontzertua emango du bihar larunbata, apirilaren 28an, Ermua Antzokian, iluntzeko 8etan. Sarrerak 5 euro balio dute eta, horiek aldez aurretik eros ditzazkegu gaur, Lobiano Kultur Gunean, goizeko 9etatik gaueko 9etara artean.

Seafoid izenak (zoramena, gaeliko hizkuntzan) 2009ko azaroan sortu zen. Sortu berria izanik ere, taldeak emanaldi ugari eman du eta horien artean aipatzekoak dira, Bilboko Aste Nagusian, Ermuko Folkez Blai eta Getxo Folk lehiaketetan emandakoak, eta baita ere, Kafe Antzokiko emanaldia. Beste hainbat lehiaketetan ere parte hartu du. Horietako askotara, grabatu izan zuten lehenengo maketa aurkeztu zutelarik.

Mendebala Folk jaialdiaren V. edizioan lehenengo saria jaso zuten eta, horren ondorioz, beraien lehen diskoa grabatu izan dute, ‘Thought’ (pentsamenduak) titulua daramana, hain zuzen ere. Diskoak hainbat korte ditu etpop, folk, rock eta funk musika estiloak uztartzen eta nahasten ditu. Ingelesez kantatzen dute eta beren lanak ez du inor hots lagatzen.

Lotutako albisteak

Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
20.01.26
‘Queralt Lahoz' abeslariaren kontzertua bertan behera

‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian
Imagen
14.01.26
‘Aitatxo’; dolua seme edo alaba baten heriotzagatik

Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz