E 28: III. argazki lesbikoen lehiaketako materialen erakusketa eta berariazko irakurketa gida

07.06.12
Berdintasuna

Ekaineko hilabete honetan ospatuko dugu mundu zabalean gay, lesbiana, transexuala edo bisexuala izatearen harrotasuna aldarrikatzeko eguna. Egun honen jatorria New Yorken bilatu behar dugu, 1969ko ekainaren 28ko egunean pertsona talde batek mobilizazioak hasi baitzituen beren eskubide zibilak lortzeko. Gure herrialdean egun horretarako iragarrita daude hainbat mobilizazio, batez ere probintzi ezberdinetako hiriburuetan. Egungo borroka eta aldarrikapenarekin lortu nahi den helburua, homofobiarekin bukatzea eta sexu aniztasuna errespetatzea dira.

Ermuan ere ospakizun horren inguruan ekitaldiak izango ditugu. Emakumearen Topagunean ‘Argazkigintza lesbikoa lehiaketaren III. edizioaren argazkiak jarri dira ikusgai, zeina ekainaren 29ra bitartean zintzilik geratuko da. Erakusketan sexu aniztasunaren aukera egin duten hainbaten argazkiak ikus ditzakegu. Erakusketa zerbitzua zabalik dagoen orduetan bisitatu daiteke doan. Erakusketa hau LGTB Gehitu elkartearen eskutik ekarri da.

Ekainaren 28ko ospakizuna dela-eta, udal liburutegiak irakurketa gida bat ere prestatu du, sexu aniztasunaren gaia jorratzen duten web gune, filma eta liburuak bilduz bertan. Material horiek adin guztientzako eta interesa dutenentzako aproposak dira eta elkarlanean prestatu dute Emakumearen Topaguneak eta udal Liburutegiak. Horretara lasterbidez lotura uzten dizuegu. Gidaren aleak zerbitzu bi horietan har daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
04.03.26
Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu