Jaiak Sallabenten: Erdi Aroko merkatua eta azoka

06.07.12
Kultura eta Gazteria

Sallabente auzoa jaietan buru-belarri sartuko da gaur. Auzoa jaietan da astelehenetik eta azken egunotan hainbat jarduera gauzatu ditu. Egitarauari astearekin batera hasiera eman zaio, gazteriaren kultur astea ospatzen ari baita. Ekitaldiak martxan daude eta gaurtik igandera bitartean bata bestearen atzetik, etenik gabe. Jarduerarik gehienak eta garrantzitsuenak gaurtik igandera bitartean gauzatuko dira. Jai-batzordeak argitara eman duen egitarauan iragartzen denez jardueren kopuru eta intentsitateak gora egingo du ostiraletik aurrera.

Arratsalde horretan bertan Erdi Aroko Merkatuaren IX. edizioa irekiko da, igandera artean mantenduko dena. Gaurkoan, arratsaldeko seietatik aurrera mahai-jokoen finalak jokatuko dira. Zazpi eta erdietan buruhandien kalejira egingo da. Gauean play-back saio irekia egingo da, adin guztietako pertsonentzat. Gaueko hamaika eta erdietan Gran Gala diskotekak alaituriko dantzaldia egingo da.

Herri-kirol dema egingo da, Oscar Cuevas atleta eta jaurtitzaileari omenaldia egiteko

Auzoko jai batzordeak egitarau dotore eta zabala argitaratu du, azala eta atzeko aldea koloretan eta barruko 34 orriak zuri eta beltzean. Programa eta jaiak antolatzeko herriko dendari, ostalari eta enpresari ugariren laguntza jaso dute, zeintzuen zerrenda bertan jasotzen den. Egitarauan jasotako jardueren eta horien orduen zehaztasunak kontsultatzeko, ikus lasterbidez baliatuz eransten dizuegun egitaraua.

Halaber, auzo honetako jai egitarauaren honen barne, bihar omenaldia eskainiko zaio Oscar Cuevas atleta eta jaurtitzaileari, kirolean egindako ibilbidea aintzat hartuz. Egitarauan herri kiroletako dema egingo dutela iragartzen da. Bi talde izango dira Atletismo taldekoek batetik, eta Eibarko Errugbi taldeko jokalariak besterik. Dema goizeko 11etan hasiko da eta artaburu bilketa, zaku lasterketa, txingak, soka-tira eta karrera probak egingo dituzte. Xehetasun guztien jakinaren gainean egoteko, ikus egitaraua.

Lotutako albisteak

Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak