Liburutegiak bidaia-giden bilduma berritu du

11.07.12
Udal Liburutegia

Udarekin batera horrenbeste behar ditugun oporrak hartuko ditugu, eta Liburutegiak bere bidaia-giden bilduma berritu egin du, erabiltzaileei beren oporrak antolatzen laguntzeko asmotan. Bi azken hilabeteetan ehun bat gida berri erosi dira, liburu mota hauek urteak pasa ahala berehala zaharkitzen doaz eta.

Erosketa berrien artean denetik aurki daiteke. Hurbileko helmuga turistikoak, autonomia erkidegoka edo hiri konkretuak, gure inguruko herriak, turista gehienek aukeratzen dituztenak, baina baita toki exotikoagoak ere, Hawaii, Dubai edo Madagaskar, besteak beste. Hurbileneko inguruneari buruzko gidak ere badaude, Izaba, Belagua, Erronkari edo Urkiolako mendiguneari buruzkoak. Gainera, herri osoetako gidak aurki daitezke, alde batetik bestera joan edo herri bateko hainbat toki bisitatu nahi dutenentzat. Munduko hiri konkretuei buruzko gidak ere badaude, berauek hobeto ezagutzen lagunduko dutenak baita joan-etorri laburragoak egin nahi dituztenentzat ere.

Erosketa berrien artean atzerrira doazen pertsonei bertako biztanleekin oinarrizko harremana lortzen lagunduko dieten bidaiarientzako hizketa eta esaldi liburuak: ingelesez, suajiliz, mandarinez, japoniarrez, txineraz, etabar.

Baina dena ez da hiri-turismoa. Adibidez, Santio Bidaia aldaera txikiekin eta hainbat mendi ibilbide. Gainera camping eta hoteleko gidak, etabar.

Bidaia-gidak erostean, erabiltzaiele guztien behar eta zaletasunak betetzeko asmoz liburuen gaurkotasuna eta argitaletxeen barietatea kontuan hartu dira. Horrela, eremu honetan entzute handiko argitaletxeak: Lonely Planet, Guía Visuales El País Aguilar, Anaya Touring, etabar aurki daitezke.

Laburbilduz, bidaia-gida hauek erabili nahi dituzten pertsona guztiei oporrak planifikatzen lagunduko diete, helmuga eta plan ezberdinei egokitua baitaude.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz