Ermuak ez du Miguel Ángel Blanco ahantzi

13.07.12
Erakundea

ETAk orain hamabost urte bahitu eta erail zuen Miguel Angel Blanco zinegotzia omendu eta gogoratu du gaurkoan Ermuko Udalak. Udaletxeko sarreran eta zinegotzia gogoan hartuz bere pertsona irudikatzen duen eskulturaren aurrean egin da ekitaldia. Mari Mar Blanco arrebak eta Carlos Totorika alkateak gizartea elkarrekin jarraitzeko eskatu dute, talde armatua “mendean” hartu eta gero, Euskadin “elkarbizitza plurala eraiki ahal izateko”.

Omenaldian hainbat lora sorta utzi zaizkio Miguel Angel Blanco zinegotzia zenaren eskulturaren oinarrian. Ekitaldiaren buru izan dira Mari Mar Blanco arreba eta herriko alkate, Carlos Totorika. Horiekin bat izan dira Rodolfo Ares Barne sailburua, Euskadiko Elkarbizitza eta Memoria lortzeko ordezkaria, Jesus Loza, Bizkaiko PP alderdiko buru den Anton Banborenea, PSOE taldeko bozeramale Jose Antonio Pastor, Dani Maeztu eta Gorka Maneiro, hurrenez hurren, Aralar eta UPyD taldeetako legebiltzarkideak. Eta baita, Benjamin Atutxa legebiltzarkidea eta Miguel de los Toyos, Eibarko alkatea ere.

Lorak eskaini ondoren eraildako zinegotziaren arrebak “batasun sozial eta politikoa” lortzearen alde azaldu da, “ETAren ideia totalitario eta baztertzaileak” gainditzeko, “demokrata guztiak ETA menderatzea lortu ondoren”. Miguel Angel Blanco Fundazioaren presidenteak “itxaropen eta ilusio garaiak bizi ditugula” azpimarratu du, nahiz eta “konfidatu behar ez dugun, asko baitaukagu oraindik egiteko askatasunaren bidean”. Segidan eskatuz, “elkarturik jarraitu behar dugula banda terrorista desegin, armak entregatu, biktimak aintzat hartu eta barkamena eskatu” bitartean.

Ermuko alkateak hitza hartu eta azpimarratu du “ikuspuntu militarretik ETA gainditu ondoren” beharrezkoa dugula “lanean jarraitzea “guztiok eroso egoteko elkarbizitza plurala eraiki dezagun”. Totorika atsekabe sentitu da, ETAk Miguel Angel asasinatzeaz gain, bere erailketarekin “ideia propioak ditugun eta terrorismoaren bidea konpartitzen ez dugun guztion bizitza eta askatasuna” lortu nahi izana, lortu ez bazuen ere. Agintariak ermuarren eta gainerako herrietako biztanleen konpromisoa eskertu du, Blancoren erailketaren ondoren, “askatasuna defenditu baitzuten”, eta horrek, “askatasunak, borrokatzea merezi baitu”.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen