El Sueño de Morfeo, zuzeneko kontzertua San Pelaio parkean

20.07.12
Kultura eta Gazteria

El Sueño de Morfeo taldeak kontzertua emango du bihar San Pelaio parkean, gaueko hamaika eta erdietatik aurrera. Ekitaldi hori, jai egitarauan biharko iragarrita dagoen gauzarik garrantzitsuena da. Talde asturiarraren etorrerak ikusmin handia sortu du, herrian ezezik inguruko bailaretan ere, esaterako Durangaldean, Lea Artibain edo Deba-barrenean. Gainera, ikusmin hori handitu egin du kontzertua parkean zabalik eta dohainekoa izateak. Kantaldia talde ospetsuak aurtengo udan egingo ‘Buscamos sonrisas’ diskoarekin egingo duen biran txertatzen da.

Hirukoteak pop-rock tankera lantzen du, musika zeltaren influentziak dituztelarik. Taldea 2002an eratu zen eta kide dira Raquel del Rosario, Juan Luis Suarez eta David Feito. Taldeak landu ohi duen zuzeneko aberatsaz gozatzeko aukera izango dugu ermuarrok eta laguntzen gaituzten pertsonak. Taldea lanean ari da Asturiasetik, pop egitura sendoak dituzten abestiak prestatuz, rock eta folk ukituekin. Horien ezaugarri da, Raquel abeslariaren ahotsa eta kantatzeko modu berezi eta propioa.

Bideoaren irudi bat

Lotutako albisteak

Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak