Santixauen aurrerapen beroa, girotzen hasteko

20.07.12
Kultura eta Gazteria

Ermuarrok jaien aurreko asteburu bizi-bizia pasatzeko prest gaude. Horrela antzeman daiteke jai-egitarauari begiratu bat eman eta dakarren eskaintza zabala ikusita. Guztiok jai eta festa egun horiei gogotik heltzeko irrikan gaude. Horri horrela izateko arrazoiak anitzak dira: udan gaudela, koadrilen arteko lehiaketak, oporrak esku-eskura edukitzeak eta beste abar luze bat jaien eztanda aurreratuko dutenak. Jarduera eta ordutegien kontsultatzeko, azpiko informazio gehiagoko lasterbideari lotura egin diogu, horretan programa ofiziala eskainiz.

Gaurko play-back lehiaketak, amaiera emango kodrilen arteko jokoei

Play-back lehiaketak itxiko du txarangen arteko aurtengo jokoak. Lehiaketa gaur gauean jokatuko da, gaueko hamar eta erdietatik aurrera. Aurtengo edizioan ere, epaimahaiak eibarko koadriletako ordezkariek osatuko dute eta bozketa bi egingo dituzte. Lehenengoan hiru talde aukeratuko finalerako, eta bigarrenean lanean ikusi eta gero, irabazlea eta finalisten ordena adieraziko dute.

Aurreko urteetako lan txukunaren harira, Antzerki Taldeko kideek gala aurkeztuko dute. Aurrekoetan oso ondo egin zuten, euskaraz eta gazteleraz naturaltasun osoz mintzatuz aurkezpenak egiterakoan, modu entretenigarri eta dibertigarrian. Ikusleon gozamenerako.

Egitaraua ikusi, larunbat, igande eta asteleheneko jardueren berri jakiteko.

Lotutako albisteak

Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak