Gaur jaietako umeen eguna da

23.07.12
Kultura eta Gazteria

Gaur umeek izango dira nagusi herriko jaietan, egun osoko ekitaldiak haientzat izango baitira. Egunari hasiera emango zaio goizeko hamar eta erdietan, buruhandien irteerarekin. Hamaiketan umeentzako parkea irekiko plazan eta eskulanak egiteko tailerrak antolatuko. Elementu puzgarriez osaturiko parkea goizean eta arratsaldean erabili ahal izango da. Arratsaldeko bostetan txokolate-jana izango da eta, bi ordu beranduago, Eidabe taldeak "Kanpanoule 2" musika-ikuskizuna emango du plazan. Umeen eguna Chacovachi Argentinako aktorearen ''¡Cuidado!, un payaso malo puede arruinar tu vida'' ikuskizunarekin bukatuko da. Ikuskizuna gaueko hamar eta erdietan hasiko da Valdespina Markesaren parkean.


Lotutako albisteak

Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak