Zazpigarren Folkez Blai lehiaketa, asteburuan jokatuko

11.09.12
Kultura eta Gazteria

Finalean arituko diren taldeek elkarren artean nor baino nor arituko dira, 3000 euroko lehen saria irabazteko helburuarekin. Bigarren postuan sailkatzen den taldeari 1.500 euroren saria emango zaio. Lehiaketa eta saria eskuratzeko taldeok zuzenean jo beharko dute herriko plazan, ordu bete inguru. Emanaldiak ostiraletik igandera bitartean gauzatuko dira Orbe plazan. Zuzeneko emanaldi horietan tartekatuta beste talde eta musikari ezberdinek arituko dira. Zuzeneko emanaldi horietan tartekatuta beste talde eta musikari ezberdinek arituko dira.

Finalerako sailkatu diren taldeak binaka arituko dira asteburuko egun bakoitzean. Ikusmin gehien piztu duen emanaldi nagusia, larunbat gauean Galiziatik etorriko den ‘Anxo Lorenzo’ (Pontevedra) taldeak emango duena izango da. Anxo Lorenzo musikaren esentziara iristeko eta bere egiteko erraztasuna dauka, soinua nahi duenera arte moldatuz eta forma berriak atonduz. Horren adibide dugu bere azken diskoa, Tiran’ titulukoa, mila leku eta musika ezagutu eta bertako musikariekin partekatzera eraman izan duen bidaia luzearen emaitza. Bidaia hori, beti ere, Galazian hasi eta bartan bukatzen duelarik.

’Numabela’ taldea finalean sartu da, ‘Taray’ talde murtziarrak parte hartzeari uko egin eta gero

Finalean sartu direnak ondokoak dira: Keltiar Aldea (Nafarroa); Kherau (Bizkaia); Cuarteto Ombú (Madril), Amanida Folk (Bartzelona), Tazzuff (Bartzelona ) eta Numabela (Kantabria) dira. Numabela taldea finalean sartu da, ‘Taray’ talde murtziarrak parte hartzeari uko egin eta gero. Zerrendatutakoetatik lehenengo biak irailaren 14an joko dute, iazko irabazle eta ‘Streetswings talde (Madrildarrekin) batera. Jarraiko biak biharamunean, larunbatean joko dute, ‘Anxo Lorenzo gaitero gonbidatuarekin batera.

Azkenik, geratzen diren biak igandean, hain zuzen ere. Igande eguerdian musika eta zirkua urtzartzen dituen taldearen emanaldia ikusi ahal izango dugu plazan, Kataluaniako Mumusic Circus taldearekin. Zuzeneko kontzertuak herriko plazan emango dira arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera.

Argibide gehiago, ikus programa beheko informazio gehiago lasterbidearen bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen