Udalbatzarra asteazkenean bilduko da Osoko Bilkuran

01.10.12
Erakundea

Udalbatzak hileko Osoko Bilkura egingo du asteazken arratsaldean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zortzietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Eguneko gai-zerrenda sei puntuk osatzen dute. Lehenengoan aurreko bilerako akta onartuko da. Gai-zerrenda ia osoa mozioek osatzen dute, hiru alderdik bana aurkeztu baitute.

Bigarren puntuan Miguel Angel Blancoren erailketa eta horren erantzule izan zen talde terroristak burututako ekintza kriminal guztiak berriz ere gaitzetsiz, ETAri baldintzarik gabe desagertzeko eskatuz PP alderdiak aurkeztutako mozioa. Gai berberari buruz, Miguel Angel Blanco erailketaren hamabosgarren urteurrena dela-eta, EAJ-PNVk aurkeztu duen mozio alternatiboa jarraian. Laugarren puntuan, ekimena demokratiko eta baketsuaren alde eta indarkeria eta mehatxuen aurka Bildu alderdiak aurkeztutako mozioa hizpide izango da.

Bosgarren puntua, beste mozio bat izango da, egungo egoera soziala salatuz Joseba Argitxonak 15M Euskadi Mugimenduaren izenean aurkeztu duen mozioa jorratuko da.

Seigarren eta azken puntuan, eskari-galderak tratatuko, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen