Etxeko langileak kontratatzeagatik laguntza eta hobari publikoak izango dira

03.10.12
Ekonomi Sustapena

Lanbidek, Enplegu Publikoko Euskal Zerbitzuak etxeko langileak kontratatzeagatik Gizarte Segurantzako kotizazioak ordaintzen laguntzeko diru-laguntza edo hobariak emateko deialdia zabalik du. Lanbidek aurtengo urtarrilaren 1etik urriaren 31era bitartean erregimen orokorrean altak eman eta kontratazioak dituzten enplegatzaileei hobariak emango dizkie. Laguntzak kotizaio kopuruaren %50era iritsi daitezke, urte batean. Deialdia zabalik dago eta EHAAren 161. alean, abuztuaren 20koan, argitaratu zen. Ebazpena ikusteko jarrai lasterbidea.

Enplegatzaileak Gizarte Segurantzari ordaindu behar dioen kuotaren %30a gain hartuko du Lanbidek, horri beste %20 erantsi dakiokeelarik, Gizarte Segurantzak eman duen hobariari dagokiona. Laguntza biek bateratuz gero, kontratazioaren kostuari dagokion hobaria %50ekoa izan daiteke.

Hobariak urtebetez jaso ahal izango dituzte enplegatzaileek, baldin eta kontratazioak egin izan baitituzte adierazi ditugun urteko lehen hamar hilabeteetan. Lanbiden hobari eta laguntzak eskatzeko enplegatzaileek hilabetea dute kontratazioa egiten izan dutenetik eta, beti ere, urriaren 31a baino lehen.

Gai honi buruz edo Toki-garapen Alorrak etxe-langileak Gizarte Segurantzaren erregimenean txertatzeko eskaintzen duen aholkularitza zerbitzuari buruzko argibide gehiago jasotzeko, hainbat aukera ditugu:

  • Torreta Etxea bertara joatea (Bizkaia Etorbideko, 15).
  • 943 17 91 51 telefono zenbakira deitzea.
  • E-postaz mprios@udalermua.net postontzira idaztea.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik