Indarkeri matxistaren kontrako flashmoba. Parte hartzazu!

23.10.12
Berdintasuna

Beldur Barik 2012 kanpaina zabalik dago eta aurrera jarraitzen du. Horren helburua jarrera positiboak sustatzea eta tratu txarrak prebenitzea da, bereziki gazteriaren artean. Aurten Flashmoba prestatu eta grabatzea aurreikusi da jardueren artean. Horretarako Lady Gaga artistaren kanta eta koreografia bat erabiltzea erabaki da. Aukeratutako gaia eta dantza zein den eta bideoa ikusteko jarrai lasterbidea.

Gazteriak oso gustuko ditu kalean egin daitezkeen honelako jarduerak, hori horrela, egokitzat jo da baliabide hau erabiltzea bikote gazteenen artean oraindik orain mantentzen diren jazarpen eta kontrol jarduerak agerian jarri, salatu eta horiek publikoki gaitzesten ditugula adierazteko bide bezala. Proposamen honetan nahi duen guztiak parte hartu dezake: gizon nahiz emakume, gazte nahiz heldu, … erabat irekita nornahirentzat. Gaga kantariaren koreografia ikasi besterik ez dago, entseguetan parte hartu eta datorren azaroaren 10ean Lurralde Historikoetako hiribururen batera (Bilbo, Donostia edo Gasteizera) joan eta parte hartzea. Anima zaitezte, oraindik baduzue denbora.

Argibide gehiagorako joan emakumeen Topagunera edo Beldur Barik lehiaketako webgunera.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko