Elkartasunerako deia: elikagai bilketa zailtasunetan dauden familientzat
Udal Gizarte Ongizate Sailak eta Gurutze Gorriak elikagaiak bilduko dituzte bihar, zailtasun ekonomikoak direla eta –langabezian egoteagatik- kinka larrian dauden herriko familiei laguntzeko. Elikagai bilketa egun bakarrean egingo da, momentuz, eta herritarrok gure produktuak entregatu ahal izango ditugu Komentukua kaleko Abiapuntu bulegoan eta Gipuzkoa Etorbidearen 32ko Miguel de Unamuno Gizarte Zentroan. Produktuak arratsaldeko 4etatik 7etara bitartean entregatu ahal izango ditugu.
Ekimenaren sustatzaileek dei egin digute herritarroi, “gutariko bakoitzak ahal dugun neurrian” bat egin eta lagundu dezagun gure ekarpen eta emariekin. Azkar galtzen ez den elikagaiak eramateko deia egin dute, esaterako olioa, esnea, lekaleak, pasta, arroza, gailetak eta abar…Ekimenaren bidez ‘Banco de alimentos’ fundazioaren lana sendotu eta elikagai kopuru ahalik eta handiena izan dezaten.
Lotutako albisteak
Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da