Berdintasunean jolastu = Berdintasunean bizi
Jokoak eta jolasak tresna oso garrantzitsuak dira haurren heziketan eta ikasketa prozesuan. Joko edo jostailu egokia aukeratzea eta erostea oso gauza garrantzitsua da. Jolas didaktikoek heziketan lagungarriak zaizkie umeei, ikasi eta irizpide propioa izan dezaten hazitakoan. Gabonetan sarri etxekoei zer erosi jakin gabe ibili ohi gara askok eta askok.
Aukeratzea ez da beti gauza erraza izaten. Publizitateak eta hedabideen presio mediatikoen zaratak ez du laguntzen eta txikiek askotan gomendagarriak ez diren gauzak eskatzen ohi dituzte. Heldu eta nagusiek, aldiz, presio eta zurrunbilo horiek astintzeko gauza izanik, zer erosi ebaki dezakegu. Hrren harira, Aukera Berdintasuna Alorrak sentiberatasun kanpainari hasiera eman dio eta 10 gomendio biltzen dituen agiria –dekalogoa- inprimatu du.
Hamar gomendio erraz dira, guztion eskura daudenak eta jarrai ditzakegunak. Inprimakiaren zortziehun ale argitaratu dira, zeintzuek jada banatzen hasita daude. Honelako kanpainak jendearen sentsibilizaziorako beharrezkoak direla pentsatzen dute, gaur egun, arrosa kolorea oraindik neskatoentzat eta urdina kolorea mutikoentzat egokitzat jotzen duten hainbat baitaude. Guzti hori gaindituta zegoela uste bagenuen ere, ez da horrela!
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko