Erabiltzen ez diren esku telefonoak jasoko ditugu Ermuan Gaizkari laguntzeko

21.12.12
Gizartea

Erabiltzen ez diren esku telefonoak jasoko ditugu Ermuan gaixotasun arraroa duen ume bati laguntzeko. Kanpainarekin bat egitea eta terminalak biltzea erabaki du aste honetan udal Gobernu Batzordeak. Jada erabiltzen ez ditugun telefono guztiak balio dute kanpaina honetarako –oraindik funtzionatzen dutenak edo matxuratutakoak, kargadorearekin edo hori gabe-. Esku telefono zaharkitu horiek Torretan, Liburutegian, Kiroldegian Betiondo Kirolgunean eta Abiapuntun utz ditzakegu, bulego eta dependentzia horietan jarri diren kartoizko ontzietan. Gaizka bi urteko ume Galdakarra da eta bere gaixotasuna arrarotzat jotzen den artean dago. Horren ondorioz ez du hitz egiten eta konbultsioak eragiten dizkio.

Angelman sindromea gaixotasun neuro-genetikoa da. Bere ezaugarriak garapenaren atzerapena, gaitasun linguistiko mugatua edo horren eza, komunikaziorako harrera urria, motrizitate koordinazio urritasuna, oreka eta mugimendu arazoak, ataxia, etengabeko zoriontasun itxuraren egoera, irribarrez egonik une oro. Kitzikakor dira erraz, hipermotrizitatea eta atentzio defizita izanik. Intzidentziari dagokionez, 15.000tik jaiotzetatik 30.000ra artekoetan kasu batean eman daitekeela estimatu da.

Algelman Sindromearen Elkarteak (ASAk) estutu osora hedatzen den kanpaina orokorra du eta gorabehera guztiak azaltzen dituen bi orrikoa argitaratu du. Liburuxka pdf formatuan uzten dizuegu segidan, irakurri edo behera ekartzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da