Euskal Kantez osaturiko emanaldia Antzokian, Elustondo anai-arreben eskutik

21.12.12
Gizartea

Leire eta Iker Elustondo anai-arrebek kontzertua egingo dute asteburu honetan Ermuan. Kantaldia Antzokian izango da igande eguerdiko hamabi eta erdietatik aurrera. Ekitaldia ‘Euskal Kantzuzaleen Elkartea Kantagintzak’ antolatu du. Elkarteak Euskadi hartzen duen lehiaketa orokorra antolatzen du eta bikote ermuarra Bizkaiko gazte azpimarragarritzat hautatu dituzte. Bikotea bigarren postua eskuratu zuen ekainean jokatutako finalean. Sarrera librea eta doan da.

Hala Leire –pianoa eta ahotsa- nola Iker –gitarra eta ahotsa- herriko ‘Alboka Musika Eskolako ikasle dira. Leirek parte hartu berri du ETB telebista katearen eta Julian Iantzik aurkezten duen ‘Kantariak’ lehiaketan, emaitza oso ona lortuz. Anai-arreba bikote sendoa eratzen du, kantuan konplize eta harmonikoan jarduten dute.

Lotutako albisteak

Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da