‘Artarrai’ dendaren erakusleihoak lortu ditu botorik aurtengo lehiakaren bi sariak
Herritarren iritziz Gabonetan Ermuan izan dugun erakusleihorik politena Goienkalen dagoen ‘Artarrai’ dendarena izan da, bigarren urtez. Hori ondorioztatzen da webgune korporatibo honen bidez egin dugun herri bozketaren emaitzak aztertuz gero. Herri bozketan hirurehun eta laurogeita bat pertsonek hartu dute. Horietatik 135 pertsonek bere botoa eman diote ‘Artarrai’ dendari. Sailkapenaren bigarren postuan Zubiaurre kaleko ‘Virginia Pascual’ sukalde altzarien dendarako izan da, Olentzeroren etxea proposamenak 68 boto bildu eta gero.
Ermuko 25 establezimenduk beren erakusleihoak apaindu dituzte udalak antolatu duen herriko bigarren erakusleihoen lehiaketarako. Izena eman duten guztiek bere erakusleihoak dotore jantzita dituzte abenduaren 14tik. Ekimenaren xedea herriko kaleak bizi, girotsu eta jendez egon daitezela izan da, Gabonetako jaietan gertatu ohi den bezala. Lehiaketan bi sari izango dira, lehenengoa epaimahai profesional batek erabakiko du; bigarrena berriz herritarrok webgune korporatibo honen bidez herri bozka egingo, non edozeinek beren iritzia eman ahal izango duen.
Lotutako albisteak
Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da






















