Errege Magoen Kabalgata atzeratu eta laburtu zuen gorabehera batek
Errege Magoen 2013 Kabalgatako antolatzaileek ohar bat kaleratu dute eta bertan diotenez, positibotzat jotzen dute Kabalgata ikusi eta jarraitzeko bildu zen jendetza –azken urteetako kopururik handiena- nahiz eta gorabeheraren bat eman ekitaldian. Ibilgailuetako batean gertatutako matxurak arazoak sortarazi zituen karroza batean eta, ondorioz, eragina izan zuen Kabalgata. Horren ondorioz, Kabalgata ez zen pasatu San Pelaio eta Zeharkaletik, karrozen egiturak horietatik pasatzeko eta bertan maniobrak egiteko aurreikusten ziren zailtasunak ekidin aldera.
Aipatu arazoek berandutza eragin zuten, bai Kabalgataren jardueran bai eta Errege Magoek herriko plazara iristea iragarritako orduan. Hori horrela, antolatzaileek eragozpenak barkatzeko eskatzen diote Ermuko herriari eta batez ere, kalteturiko pertsona guztiei. Azkenik, herritarrek eta ikusleek erakutsitako konprentsioa eskertu nahi dute, eta neskato mutikoek ikuskizunaz gozatu izana espero.
Lotutako albisteak
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen