Abiapuntu zerbitzuak eskaintzen duen arretari buruzko herritarrok dugun iritzia jakin nahi du

10.01.13
Erakundea

Abiapuntuk zerbitzua erabiltzen duten pertsonen iritzia eta bere arretaren kalitatea norainokoa den herritarren iritzia jasotzen ari da. Bulegoa ireki genuenetik urtero egiten duen legez, lankideek erabiltzaileen gogobetetasunari buruzko galdetegia prest dute eta hori betetzeko eskaintza egiten diete bertara hurbiltzen diren pertsona guztiei. Gogobetetasunaz gain zerbitzuaren inguruko hainbat aspektuz ere galdetzen dute. Betetzen diren galdetegiak biltzeko ontzia jarri dute, non gutariko bakoitzarena utz dezakegu.

Aurten, paperezko galdetegiaz gain inkestaren eredu digitala ere eskaintzen dute. Webgune korporatibo honen barne esekita eskaintzen dugu, herritarrok Abiapuntu edo Orotariko Leihatila Bakar honen inguruan dugun iritzia adierazi dezagun.

Urteroko inkesta honen bidez biltzen dugun informazioa oso erabilgarria zaigu hobekuntzaren bidean aurrera jarraitzeko eta, baita ere, urterik urte bulegoa eskaintzen dugun arretari buruz herritarrok dugun pertzepzio edo ikuspuntua ezagutzeko.

Inkestan, besteak beste, instalakuntzen egoerari, lankideon arretari, egin ditzakegun izapideei eta beste hainbat gauzei buruz galdetzen dugu. Udal webgune korporatibo honetan dugun Abiapuntu egoitza elektronikoa baloratzeko ere eskatzen dugu. Bi galdera edo atal irekiez ixten dugun inkesta, pertsona erantzule bakoitzak aspekturik garrantzitsuenak eta bere iradokizunak adierazi ditzan, nahi duen gainerakoarekin batera.

Abiapuntuk erabiltzaile eta herritarroi dei egiten digu inkesta bete dezagun, hori egiteko minutu batzuk besteri kez baitira behar. Urteroko galdetegi hau oso garrantzitsua da guretzat, herritarron nahi eta beharrak ezagutzeko bidea ematen baitigu. Mila esker, zuen partaidetzagatik.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan