Zerbitzuaren grina; bokazioz eta ofizioz

24.01.13
Erakundea

Biztanleria eta Estatistikako udal sailak –Abiapuntu zerbitzuan txertatuta dagoena- 2011n seme-alabak izan zituzten familia guztiei Errolda ziurtagiri kolektibo bana prestatu eta etxera helarazi die. Lankideek 132 agiri bidali dizkiete, Biztanleria Erroldarekin bat 2011n seme-alaba izatearen baldintza betetzen zuten beste horrenbeste familiei. Agiri bidalketa estreinakoz egin da, hortaz gure jardunean egin dugu berrikuntza dugu. Datorren astelehenean urte horretan jaiotako umeak eta 2013-2014 ikasturtean eskolaratu beharrekoak matrikula egin dezaten epea irekiko baita.

Matrikulak egiteko deialdia arautzen duen Eusko Jaurlaritzako Aginduak jasotzen drenaren arabera, familiek inskripzioa bai on-line bai eta aukeratzen duten ikastetxera bertara joanda egin ditzakete, Eskabidearekin bat agiri batzuk aurkeztu behar dituztelarik nahitaez, matrikula eskaria bideratu ahal izateko. Derrigorrezkotzat jotzen diren agirien artean, ondoengoa jasotzen da hitzez-hitz: Familiaren helbidearen ziurtagiria (ikaslearena eta aita, ama edo legezko tutorearena).

Herritarrei ematen dizkiegun zerbitzuen modernizazio-prozesu bati ekin diogu Ermuko Udalean, eta horren asmoa, besteak beste, herritarren eta udalaren arteko harremana hobetzea da, gure udalean egin beharreko izapide guztiak errazagoan egin daitezen.

Hobekuntza eta kalitatearekin konprometituriko pertsonak

Testuinguru horretan, eta eskoletako aurre-matrikula egiteko kanpaina gertu dagoela-eta, Udalean herritarrek horretarako beharko dutenari aurrea hartu nahi izan diogu, pertsonak agiriaren bila etorri beharrik ere izan ez dezaten, gauzak errazteko xedez.

Udalaren helburuetako bat udal administrazioa herritarrei hurbiltzea da; horretarako irisgarritasuna hobetu, tramiteak erraztuz gestioa arrazoizkoago egin, erantzuna bizkortu eta informazioa berehala eskuratzeko aukera eman nahi diegu herritarrei, aldi berean, udaletxera informazioa eske edo gestioak egitera datozen pertsona guztiei benetan kalitatezko zerbitzua eskainiz.

Azken batean, herritarren bizitzeko modua hobetu eta Ermuaren aurrerapena lortzeko udal administrazio baten oinarriak finkatu nahi ditugu, herritarrak bezerotzat hartuta.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen