Tanttakak 'Gau Erdian' antzelana dakar Antzokira

07.02.13
Ermua Antzokia

‘Tanttaka’ teatroak ‘Gau erdian’ obra antzeztuko du euskaraz bihar Ermua Antzokian. Antzezpena gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera izango da. Lana David Greig eta Gordon McIntyre bikotearena da. Zuzendaria Roberto Romei delarik. Aktoreak aldiz, Iker Galartza eta Itziar Atienza dira. Sarrerek hamar euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda. Antzezpenak laurogei minutu irauten ditu.

Sinospsia

Ostiral gaua; bikotekideak utzi ostean harreman egonkor bat izateko amorratzen dagoen abokatu gaztea da Helena. Ingurura begiratu eta Bob ikusiko du, negozio susmagarrietatik bizi den artista frustratu bat. Inguraturik, sekulako mozkorraldia proposatuko dio, eta ohean amaituko dute.

Biharamunean, zein bere zereginetara itzuliko da. Baina sanjoanetako magiak berriro elkartuko ditu, eta, biek elkarrekin, beren bizitzako astebururik surrealistena, atseginena eta poetikoena biziko dute: “The change is posible”.

A media noche komedia samur eta dibertigarria da. Baina ez hutsala edo aurreikusteko modukoa, antzezlanak egitura ez-lineala baitu, ezustekoz, aldaketaz eta asmakuntzaz betea. Shakespeareren Udako gau bateko ametsa obrako ereduarekin egiten du jolas, nahiz eta hemen, Athenesko basoaren ordez, agertoki prosaikoagoa eduki (baina magia handikoa, hala ere): Edinburgo euritsuaren erdialdea, urteko gaurik laburreneko asteburuan.

Lotutako albisteak

Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
20.01.26
‘Queralt Lahoz' abeslariaren kontzertua bertan behera

‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian