Zer ari da gertatzen Malin? Zergatik?

11.02.13
Gizartea

Komite Internazionalistak hitzaldia gauzatuko du larunbat goizean Mali Errepublikan;-Mendebaldeko Afrikan- gertatzen ari dena azaltzeko eta ulertzen laguntzeko asmoz. Gatazka hedabideen lehenengo orrialdeetara jauzia egin du, Frantzian esku-hartu ondoren. Hitzaldian benetan gertatzen ari dena eta horren azpian dauden arrazoiak azaltzen saiatuko da. Hitzaldia Lobianon Kulturgunean egingo da, goizeko 11etatik aurrera. Horretan hitz egingo dute Jean-Sébastien Morak, L´Humanité egunkariaren korrespontsalak eta ‘Le Monde Diplomatique’ kolaboratzaileak. Eta, bestalde, herrialde hartako Tombuctú hirian jaio eta egun Ermuan gure artean bizitzen dugun Ibrahim Amar.

Ermuan eta gure inguruko bailara eta herrietan Maliarrak diren pertsona ugari dugu, horietatik gehienak herrialdearen Iparraldean dagoen Azawad lurraldean jaiotakoak direlarik. Aipatu lurralde hori asko entzun dugu azken hilabete eta asteetan. Batez ere militar frantsesek beratara joan direnetik. Herrialde horren errealitatea, bizi duen iskanbila eta horren arrazoiak ezagutzen saiatzeko antolatu dute hitzaldia.

Kartela eta bi orrikoa, pdf formatoan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da