Fernando Fernándezen margoak ikusgai Lobianon

18.02.13
Kultura eta Gazteria

Fernando Fernandez bizilagunak pintatu dituen lan-margoen erakusketa jarri du Lobiano Kulturgunean. Erakusketak berrogei koadrotik gora biltzen ditu, horien artean oleoak nagusi direlarik. Nolanahi ere, zuri-beltzeko hainbat eta teknika mistokoak ere bildumaren barne daudelarik. Fernandok figuratibismoa lantzen du, inpresionismoa ere ukitu izan duelarik. Bere marrazkietako gaia zabala da, Ermuko bazterrak eta baina Ondarru, Mutiku eta beste hainbat herriko etxe toki eta hiriguneak. Paisaiak ere pintatu izan ditu, gereziondoak loraturik esaterako. Bildumara taila bat ere eraman du, Santanderreko Racing futbol taldearen ezkutua.

Erakusketa lanegun nahiz asteburuetan zabalik dago eta arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Sarrera doan da. Erakusketa zabalik izango da datorren martxoaren 3ko igandera bitartean eta hileko kultur programazioaren baitan txeratzen da.

Fernando Fernandez ‘Mugartea’ pintura elkarteko kide da. Baita eibarko Artisten Elkartekoa ere. Pinturan bere kasa hasi eta ikasitakoa da, ekinearen ekinez, erretiroa hartu duenetik zaletasun honi denbora gehiago dedikatu ahal dioelarik. Koadroak bakarka erakusten dituen bigarren aldia da, estreinakoz Kantabriak erakutsi baitzituen. Beste artista batzuekin batera Eibar eta Ermuan egindako erakusketetan parte hartu du.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen