India Martínezen ahots sentsuala Antzokian entzungai asteburuan

20.02.13
Ermua Antzokia

India Martínez, Kordobako abeslariak kantaldia emango du Ermuan aste honetan. Bakarlariak kaleratu duen laugarren diskoa aurkeztera dator, “Otras verdades” titulukoa eta udazkenean atera berria dena. Ikuskizuna otsailaren 22ko ostiralean izango da, Ermua Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Sarrerek hamabi euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda.

India Martinez xarma berezia duen kantaria da. Distantzia motzean interpretatzeko duen modua liluragarria da eta audientzia kopuru handiak harrapatzen ditu. Vencer al amor abestia esandakoaren lekuko da, sustraiak eta gaurkotasuna nahasten dituen abestia, hunkiturik Indiak musika eta jatorren gainetik ahotsa luzatzen du, guztia uztartuz modu ezberdinean.

Jenifer Jessica Kordoban jaio zen, ‘Las Palmeras’ auzoan. 12 urte zituenean Teresa Rabalen ‘Veo veo’ telebista saioan parte hartu eta finalera iritsi zen. Adin horretan gitarra klasikoa jotzen eta solfeoa ikasten hasi zen, hainbat jaialdi flamenkoetan parte hartuz eta sariak irabaziz. Beranduago beste kulturatako musikarekiko interesa piztu zitzaion. 17 urterekin grabatu zuen bere lehenengo diskoa , Azulejos de Lunaren titulukoa eta 2004. urtekoa. Bigarren albuma 2008an plazaratu zuen’ Despertar titulupean. Grammy Latinoetarako bi izendapen jaso zuen. Iaz, 2012an Trece Verdades izenburukoa kaleratu zuen, Urrezko diskoa izatera iritsi zena eta 48 astetan gehien saldutakoen artean egon zena Espainian. Lan horrekin Cadena Dial Irratiaren saria eskuratu zuen. Udazkenean, ‘Otras verdades’ titulukoa argitaratu zuen, berari gehien gustatzen zaizkion eta autore ezberdinenak diren konposizioak bilduz.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean