Apirilean Raimundo Amadorren Antzokiak eman behar kontzertua bertan behera
Raimundo Amador konpositore eta gitarra jolea ez da etorriko Ermua Antzokira iragarritako emanaldia ematera, udala kultura sailak eta azpiegituraren kudeaketak ez direlarik inolaz ere erabaki horren erantzule. Aurtengo lehen lau hilabeteko programatik jausi egiten da Sevillarra eta ez du emango apirilaren 19rako iragarrita zegoen kontzertua.
Gure udalak dirua itzuliko die sarrera jada –aldez aurretik erosketa egiteko ditugun kanalez baliaturik- erosita duten ikus-entzule guztiei. Dirua jasotzeko Lobiano Kultur Etxera joan beharko dute, astelehenetik ostiralera bitartean, goizeko 9etatik iluntzeko 9ra bitarteko ordutegian. Udal Kultura saila lanean ari da kalitatezko beste ikuskizun bat ekartzeko helburuaz. Horren berri emango dizuegu, emanaldia lotu bezain pronto. Udal kultura saila atsekabeturik dago gertatutakoarekin eta nahigabe eta hirugarrengatik sorturiko eragozpenak barkatzeko eskatzen du.
Lotutako albisteak
Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz
Zineklubean ‘Kontinental’25’ eta haurrentzako saioan ‘Bob Esponja’ eskainiko ditu
Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu