NAhita berezia, Emakumearen Topaguneak X. urteurrena ardatz hartuta
Berdintasun Sailak argitaratzen duen NAhita aldizkariaren azkenengo alea kalean dugu guztiok eskuragarri. Ale berezia da, azken hau, Emakumearen Topagunean hamargarren urteurrena bete duelako. Hortaz, azpiegitura eta saila ospakizun hori dute ardatz. Urteko bigarren hiruhilabetekorako programazioaz gain, zenbakiro egin legez, editoriala, erreportajea, kale-inkesta, denbora-pasak eta berrien atalak dakartza. Gai nagusi gisa lantzen dena, hamarkadan egindako bidea da; kale-inkestan ere langile eta langile izandakoei horren inguruan galdetzen zaielarik. Editorialak Emakumearen Topaguneak ateak zabaldu zituenetik hamar urteetan egindako bidea gogora ekartzen da. Hamarkadari eta egindako ibilbideari errepasoa ematen zaio eta kontzientzia feminista gaur inoiz baino beharrezkoagoa dela gogoratzen zaigu, lortutakoa mantendu dadila defendatzeko.
Xehetasun gehiagorako, ikus eta irakurri lasai aldizkari osoa. Horretara erraz iritsi ahal izateko lasterbidea uzten dizuegu.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko