Ermua Mugi! kirola egiteko norbanakoari egokitutako aholkularitza doan
Udal Kirol zinegotzigoak zerbitzu berri bat eskainiko dizkigu oro har herritarroi eta, bereziki, kirola egin edo fisikoki gure egoera hobetu nahi dugun guztioi. Zerbitzu berri hori jarri zaion izena Ermua Mugi! da, zeinaren egiteko nagusia jarduera fisiko eta kirolaren inguruko aholkularitza ematea izango den. Ermua Mugi! Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietan lizentziaturiko teknikariak zuzendu eta atendituko du, zeinak egun Dietetika eta Nutrizioan Masterra egiten ari den.
Aipatu zerbitzu horren nondik norakoak ezagutzera emateko hitzaldia antolatu da, zeina datorren asteko asteazkenean –apirilaren 17an- Emakumearen Topagunean egingo den, arratsaldeko seietatik aurrera. Aurkezpena zerbitzuko zuzendari eta arduradunak, Zuriñe Ricok, eginen du. Sarrera libre eta doakoa da, Anima zaitez!
Ermua Mugi! Kirol eta jarduera fisikoan norbanakoari egokitutako aholkularitza doan eskainiko digu nahi dugun ermuarroi. Zerbitzuaren helburu nagusiak informazioa ematea, heztea eta pertsonoi bizitza modu osasungarrien inguruan aholkuak ematea, jarduera fisikoa eta kirolaren praktika erregularrak eta elikatzeko ohitura osasungarriak lor ditzagun.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko