Imagen
XXXVI. Euskal Jaiak ehundaka dantzari ekarriko Ermura
12.04.13
Kultura eta Gazteria
Ermuak Euskal Jaiaren hogeita hamaseigarren edizioa ospatuko du asteburu honetan. Euskal Jaia herriko Txindurri dantza eta txistu taldeak antolatzen du. Antolatzaileek ehundaka dantzari eta txistulari etorriko zaizkigula herrira aurreikusi dute, gehienak Durangaldekoak.
Euskal Jaia asteburuan zehar ospatuko da, nahiz eta egun nagusia igandea izango. Egitarauari bihar arratsaldean emango zaio hasiera. Programatutako ekitaldi eta leku-orduen xehetasuna ondoren zerrendatzen duguna da:
- Apirilak 13, larunbata
- 19:00etan: Emepost taldearekin Dantzaldia.Orbe Kardinalaren plazan.
- Apirilak 14, igandea
- 10:00etatik 10:30etara: Taldeen harrera San Pelaio parkean.
- 10:30etatik 11:00etara: Hamaiketakoa.
- 11:00etatik 12:30etara: Taldeen kalejira hiri gunean eta auzoetan zehar.
- 12:30etatik 14:00etara: Dantza erakustaldia plazan
- 17:00etan: Haur taldeek dantza erakustaldia eskainiko herriko plazan.
Lotutako albisteak
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan
‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak