Imagen
Gaztela eta Leon Erkidegoko Eguna ospatzeko ekitaldiak
18.04.13
Kultura eta Gazteria
Datorren astean, -apirilaren 23ko asteartean- Gaztela eta Leon Erkidegoak bere jaieguna ospatuko du. Horregatik, Ermuan dugun Gaztela eta Leoneko Zentroak jarduera egitarau prestatu du, ospakizunarekin bat egiteko eta egun hori gogoan izateko. Jardueran asteburuan gauzatuko dira, egun zehatza laneguna baita.
Prestatutako jarduera egitaraua ondorengoa da:
- Apirilaren 19ko ostiralean, Ermuan dugun Gaztela eta Leoneko Zentroak Erkidego hartako bandera esekiko du Udaletxearen balkoi nagusiko mastan, eguerdiko 12etan.
- Apirilaren 20ko, larunbatean: Fermoselle (Zamora) herriko ‘Juan dela Encina’ danborilero taldeak kalejira egingo du herriko kaleetatik zehar. Taldea Patakonia Zeharbideko egoitzatik abiatuko da erdialdera eguerdiko 12etatik aurrera.
- Apirilaren 21eko igandean: Topa egingo dute lurralde hartako ardoekin, elkartearen egoitza. Parte hartuko dute beste Zentro Erregionaleko ordezkariek eta udalbatza kideek.
Lotutako albisteak
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin