Bizkaiko Jabekuntza eskolek Getxon amaituko dute ikasturtea Topaketa eginez

22.05.13
Berdintasuna

Bizkaiko Jabekuntza Eskolen sareak denboraldiari amaiera emateko jardunaldi berezia antolatu du. Jardunaldi hori Getxon gauzatuko da, ekainaren 1eko larunbatean. Jardunaldian jorratzeko aukeratu den gaia eta eguneko leloa ondokoa da: ”Heteronormatibitatea zalantzan: sexualitate anitzak”. Uda ondorengo denboraldi berrira bitartean elkartu, ezagutu eta egindakoa partekatzeko azken aukera izango dute partaideek, jai-egun girotsuan. Izen ematea doakoa da eta zabalik dago maiatzaren 24ko ostiralera artean.

Esan bezala, topaketa Getxon –Fadura kiroldegian- egingo da, ekainaren 1eko larunbataren goizeko 11etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. Bizkaiko Jabekuntza Eskolen sareak lau herrikoak biltzen ditu barne: Basauri, Getxo, Ondarroa eta Ermukoa. Hori horrela, Berdintasun Sailak Jabekuntza Eskolan partaide diren ermuko emakume guztiei dei egiten die, parte har dezaten. Hortaz, joan nahi dutenez Emakumearen Topagunera –Izelaieta, 12ra- joan eta izen-emate fitxa bete behar dute. Edota posta elektroniko bidez fitxa helarazi, casadelamujer@udalermua.net postontzira idatzita. Izena emateko azken eguna maiatzaren 25eko ostirala da, eguerdira arte. Anima zaitezte eta parte hartu!

Lotura zuzena izen-emate fitxari eta egitarauari

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko