Makineri operadoreentzako ikastaroa

27.05.13
Ekonomi Sustapena

UGT sindikatuaren Metal, eraikuntza eta antzekoen sekzioak ikastaroa gauzatuko du ekainean gure herrian dugun Obra Publikoko Makineria Eskolan. Ikastaro hori metalaren sektorean lanean diharduten langileentzat pentsatuta dago, batez ere. Ikastaroa gure herrian egingo da Euskadi Trebakuntza Zentroak S.M.Lak eta gure udalaren arteko hitzarmena dela medio.

Ikastaroa astegunean egingo da, astelehenetik ostiralera bitartean –lan-jardunaren ondoren- eta larunbat goizetan baita ere. Ikastaroak 85 eskola ordu izango ditu. Teoria atala sindikatuak San Pelaion duen egoitzako gelatan emango da eta, aldiz, praktika errealak Artamendiko zonaldean.

Argibide gehiago eta izen-emateak Toki Garapen alorrean eta honek Bizkaia Etorbidea kalean duen Torreta Etxea egoitzan ematen dira, goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2etara bitarteko ordutegian. Argibide eta kontsultak Pilar Rios lankideak erantzuten ditu, berarekin harremanetan jartzeko bi bide ditugu; 943 17 91 51 telefono zenbakira deitzea eta mprios@udalermua.net postontzira idaztea.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik