Udalbatzak maiatzari amaiera emateko ohiko Osokoaren Bilkura egingo du

28.05.13
Erakundea

Udalbatzarra Osoko Bilkurara bilduko da bihar iluntzean eta maiatzari amaiera emango dio. Bilerak ohiko izaera izango du eta zortzietarako deituta dago lehen deialdian eta ordu erdi beranduago bigarrenean. Eguneko gai-zerrenda lau puntuk osatzen dute. Lehenengoan herriko Santixau jaietarako txosnak esleitzea eta jarduera hori arautzen dituzte Oinarriak aldatzea onartuko da.

Bigarren puntuan Euskara ikasten ari diren pertsonentzako diru-laguntzak arautzen dituzten oinarriak ere aldatzea onartuko da. Hirugarren puntuan, Ermuko Udalerriko hiriguneko kale zehatz eta jakin batzuetan ibilgailuak denbora mugatuz aparkatzea arautuko duen udal ordenantza onartuko da. Araudiarekin auto erabiltzaile eta gidarien arteko txandaketari mesede egin nahi zaio, herriko Merkatari eta Ostalari Elkarteak eskatutako eta horrekin adostutakoa asetze aldera.

Ohiko bilera denez gero, azken eta laugarren gaia eskari-galderak dira.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen