Goi sukaldaritzako hogeita hamazazpi mokadu bilduko ditu Pintxo Lehiaketaren XIII. edizioak

06.06.13
Gizartea

Ostalaritzako hogeita zazpi establezimenduk hartuko dute parte aurtengo herriko pintxo txapelketan. Hamahiru garren edizioko parte hartzaileen kopuruak errekor berria markatuko du, iazkoan bost gutxiago izan baitziren izena eman zutenek. Kopuru horrek argi lagatzen du, ekimenarekiko interesa urtetik urtera gora doala, bezeroen nahiz tabernarien artean. Pintxoak 1,30 €urotan salduko dituzte, establezimendu bakoitzaren ohiko ordutegian. Pintxo txapelketa ekainaren 10etik 16ra bitartean gauzatuko da, hirugarren urtez aste oso batera luzatuko delarik. Iaz hogeita hamabi establezimendu izan ziren parte hartzaile.

Edizio honetan izena ema duten guztiek ilusioz egin dute, aurkezten dituzten proposamenak lehen saria lortuko dutenaren esperantzaz, edo gutxienez, jendearen saria. Epaimahaiaren arabera lehiaketa irabazten duenak diploma eta 150 euro eskudirutan jasoko du. Bigarrenak, aldiz, 50 €uro. Horiez gain, jendeari gehien gustatu izan zaionaren autoreari ere, diploma emango zaio. Herritarrok gure iritzia emateko bi aukera izango ditugu. Lehena, internet bidez botoa ematea, webgune korporatibo honetan inkesta egingo dugu. Botazioa zabalik izango da, ekainaren 10eko ostiralaren gauerdira artean. Parte hartzaileen artean oparia zozketatuko da. Bigarren aukera, azoka gastronomikoaren egunean –larunbatean- plazan edalontziak hartzeko postuan egongo den ontzia botatzea da. Lobiano Gastronomi elkarteko antolatzaileek hirugarren urtez koloretan dagoen hiru orriko argitaratu dute. Horretan lehiaketara aurkezten diren pintxo guztiek argazkiak, izenak, jan daitezkeen lekuak eta horien osagaien deskripzioa eskaintzen dute.

Txapelketa hau urtero antolatzen du Lobiano Gastronomi Elkarteak. Eta ikusten denez, ikusmin handia pizten du. Epaimahaia establezimendu guztietatik pasako da astean zehar.

Bezeroek txapelketara aurkeztutako pintxoak dastatu ahal izango ditugu ekainaren 10eko astelehenetik 16ko igandera bitartean, biak barne. Pintxoak 1,30 €urotan salduko dira. On egin!

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz