Musika elektronikoaren bosgarren jaialdi oso jendetsua

01.07.13
Kultura eta Gazteria

Musika eta kultura elektronikoaren Ermuko bosgarren jaialdia –‘Elektrojaiaz’ ezaguna dena- oso jendetsua izan da. Herrira jende asko hurbildu zen larunbatean, Euskadiko leku eta bazter guztietatik eta haratagotik ere etorritakoak. Hiriguneko kaleak lepo izan ziren egun osoan zehar eta, batez ere, jaialdia gauzatzen zen Valdespinako Markesaren parkea eta inguruak.

Eguraldia lagun izan genuen, ateri mantendu baitzen jardunaldi osoan zehar. Jai giro ona eta edizio berezia, bosgarrena izan baita. Tim Baker amerikarrak jarraitzaile piloa bildu zuen eszenatoki nagusiaren inguru eta bazterretan. Aurten antolatzaileek ez dute utzi edaten edo botiloirik egiten jaialdiaren kokagunean, botilak eta beirak sortzen dituen istripuak ekiteko. Horrez gain, parte hartzaile guztien segurtasun bermatze aldera, jagole talde bat ere eduki dute. Jaialdia igande goizaldera arte luzatu zen, Valdespina parkean eta baita hiriguneko kale nagusietan. Gau hasieran hartutako argazki sorta uzten dizuegu jarraian.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango