Miguel Ángel Blanco Garrido zinegotziaren oroimenez

12.07.13
Erakundea

Ermuko Udalbatza Miguel Ángel Blanco Garrido zinegotzia gogoan izan du gaur, bere erailketaren hamaseigarren urteurrena betetzen denean. Udalbatzak lora eskaintza egin dio gaur eguerdian, udaletxeko sarrera nagusian jarrita dagoen eskulturaren aurrean loreak ipiniz, beste urte betez. Eskultura brontzezkoa da, Diana Garcia Royk egin zuen eta 2010. urteko urteurrenean estalgabetu eta jendaurrera jarri zen. Harrez geroztik, udaletxeko sarreran jarrita mantentzen da. Omenaldi eta gogora ekartzeko ekitaldia gaue eguerdiko hamabiak pasatxoan egin da.

Carlos Totorikak hitz egin du eta “Miguel Ángel zena eta harekin bat borroka eta lan egin zuten herritar asko gogoratu ditu, ETAri aurre egin eta, hasteko Miguel Angelen bizia eta askatasunaren alde eta, ondoren, euskal herritar guztien aldeko defentsan eta esperantzaz jardundakoak”. Amaitu aurretik ‘ETA garaituta dagoela’ gehitu du eta eskari bat luzatu diot aldeari “disolbatzeko eta egindako astakeriengatik barkamena eskatzeko’.

Jarraian Carlos Totorika alkateak eta Fernando Lecumberri aklateorde eta zinegotziak lora erramua jarri dute eskulturaren aurrean. Zinegotziek figuraren inguruan jarri eta isilik izan dira une batez. Ekitaldian PSE-PSOE-EE, PP eta EAJ-PNV udal taldeetako zinegoyzi eta ordezkariek izan dira. Bildu eta IU-Ezker Anitzakoek ez dira bertan izan.

Jarraian eguerdiko ekitaldian grabatu dugun soinua edo podcast izenekoa uzten dizuegu, gure ivox kanalean eta MP3 formatoan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen