Koadrilen arteko jokoei hasiera emango zaie

15.07.13
Kultura eta Gazteria

Herriko Santixau jaiak gurekin ditugu. Atzokoan eman zitzaion hasiera programa ofizialari 3ko areto-futbol partidekin eta Blood-Bowl txapelketarekin. Gaur koadrilen arteko jokoei emango zaie hasiera. Gaur arratsalderako proba bi iragarrita daude, artabauruen bilketa eta pepino lehiaketa, hain zuzen ere. Biak lasterketa dira, lehenengoan artaburuak biltzean datza eta bigarren kasuan, proba izen bereko barazkia izter artean hartuta errelebutako lasterketa korritzean datza. Lasterketa honetan egoera barregarri eta konprometitu bat baino gehiago suertatzen ohi da.

Gauean musikaz gozatu ahal izango dugu, Harresian zulo taldearen emanaldiarekin. Egunerko jarduerak ondorengoak dira:

  • Arratsaldeko 6etan, Lobiano Kultur Gunean, Galiziako Kultur Zentruak “Nós mesmos. Galiziako elkatergintza migrazioan” erakusketa irekiko du.
  • Arratsaldeko 7etan, Orbe Kardenalaren plazan, artaburu eta pepino lehiaketek emango diete hasiera Txarangen Batzordeak antolatutako txarangen arteko jokoei.
  • Gaueko 10,30ean Valdespina Markesaren parkean, kontzertua Harresian zulo taldearen eskutik. Antolatzaile: Komite Internazionalistak.

Santixau jaien egitarau osoa PDF formatoan.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin