A.Hernandez eta I. Elustondo izango dira txupineroak 2013ko jaietan

16.07.13
Kultura eta Gazteria

Aitor Hernández eta Iker Elustondo izango dira txupineroak 2013ko jaietan. Lehenengoa Espainiako 2013ko ziklo-kroseko txapelduna da, EEBBtan jokatu den Mundu Txapelketan ere parte hartu duena, ikaragarrizko denboraldi aparta egin ostean. Bigarrena ere, txapelduna dugu, kasu honetan kantuan zoragarri aritzen den artista handia, aurtengo Euskal Kantu txapelketa eskuratu duena. Biak ermuarrak ditugu eta herriko jai nagusiak ireki aurretik omenduak izango dira. Jarraian, elkarrekin suziria botako dute, jarraian biziko ditugu 77 ordu jaiari hasiera emanez.

Suziri edo txupina zortzi egun barru botako da, Santiago Apostoluaren ohorez biziko ditugun herriko jai nagusiak zabalduz. Hain zuzen ere, uztailaren 24ko asteazkenaren arratsaldeko 7etan, Orbe Kardinalaren plazatik ohikoa dugunez. Herrian ditugun eta kirol nahiz kultura alorretan gailendu diren ermuarrak omendu eta lortutakoa aintzat hartzeko ekimena 2011. urtean hasi zen, lehenengoa Ander Gayoso futbol jokalaria izan zelarik aitzindaria. Iaz lekukoa hartu zuen Santiago Fuerte korrikalari beteranoak eta, aurten Aitor Hernandezi eta Iker Elustondori egokitu zaie.

Gora Santixauak!

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango