Jaietako hiru gauetan tren zerbitzu bereziak ipiniko ditu Euskotrenek

19.07.13
Kultura eta Gazteria

Santixau jaiak direla-eta, Euskotrenek  Bilbo-Deba ibilbidea egingo duten tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu uztailaren 20, 24 eta 27ko gau eta goizaldean. Horrez gain, larunbatetan eskaintzen duen ohiko zerbitzua mantenduko eta Ermutik Debara doan linea sendotu egingo du. Halaber, uztailaren 24ko asteazkenean, jai-egunaren bezperan gaueko trenak ibiliko dira Durangotik Elgoibarrera bitartean, bailarako guztientzat.

Aurtengo Santixau jaien egitarauak barne hartzen ditu bi asteburu. Hori horrela, jende asko etorri daitekeela aurreikusi da. Jaien barneko egun batzuk azpimarragarri dira, arrazoi ezberdinengatik. Lehena biharkoa, uztailaren 20ko larunbata da, M Clan musika talde murtziarrak kontzertua eskainiko du San Pelaio parkean gaueko 23:30etatik aurrera.

Bigarren egun seinalatua uztailaren 24a izango da, guztiok izango dugun jai-egunaren bezpera, ermuarrekin bat egin eta jaietan jende ugari murgiltzea espero dena. Aurreikusitako azken eguna, uztailaren 27a da, egun berezi eta herrikoia, musika kontzertu bi gozatzeko aukera izango duguna. Lehena ‘Hesian’ talde nafarrarena gaueko 10etatik aurrera eta, bigarrena, ‘Formula V’ goizaldeko hamabi eta erdietatik aurrera. Jendetza etorri eta bueltatu daitekeela aurreikusiz, Euskotren sozietateak gaueko zerbitzu hainbat jarri ditu. Garraio publikoaz baliatuz seguru bidaiatu dezagun, ezbeharrak eta gertakizunak ekidinez.

Bilbotik Debara arteko trenak Atxuriko geltokitik irtengo dira 23.50, 1.50, 3.50 eta 5.50etan. Ermutik Debara trena aterako da 22.12, 23.53, 1.53, 3.53, 5.53 eta 7.23etan (Eibar). Durangotik Elgoibarrera joango direnak bakarrik uztailaren 24an aterako dira 22.40, 0.40, 2.40, 4.40 eta 6.40etan.

Debatik abiatuko diren unitateak

Debatik Bilboko Atxuri geltokira aterako dira trenak 1.35, 3.35, 5.35 eta 7.22etan. (Elgoibar-Durango). Debatik Ermura aterako dira trenak 23.05, 0.35, 2.35, 4.35, 6.35 eta 7.35etan. (Eibar).

Azkenik, esan behar Elgoibartik Durangora arteko unitateak izango direla bakarrik uztailaren 24an ondorengo orduetan: 23.31, 1.31 eta 3.31etan.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango